Albisteak

Bizi Letra Balmasedan 

Balmasedako liburutegiak BIZI LETRA egitasmoan hartu du parte aurten Atartek antolatuta eta La Caixa-ren laguntzarekin. Proba uztailaren 5ean egin zen 16:00etatik 20:00etara.

Egokitutako bizikleta bat hiribilduko hirigune historikoan zehar ibili zen, San Juan plazan dagoen Udal Liburutegitik abiatuta eta bertara bueltatuta. Gazteak eta hain gazteak ez direnak igo ziren bizikletara gidariaren atzeko partera eta ozenki irakurri zuten, kilometro-kontagailua gera ez zedin.

Bizi Letra egitasmoaren helburua hauxe da: izena eman duten liburutegi guztien artean (30, guztira) 365 kilometro egitea. Horrela, kilometro gehien egin zuten herri biek irabaziko dute. 1. saria 2.500 eurotan baloratutako Atarteko programa bat izango da eta 2. saria 1.500 eurotan baloratutako programa. Irakurzaletasuna sustatzean eta liburutegia herritarrengana hurbiltzean datza ekintza.