Albisteak

Biziletra 

Uztailaren 5ean, 29 liburutegirekin batera, Balmasedak Biziletra kanpainan parte hartuko du.

Udal Liburutegiak hiribilduan zehar ibilbide bat proposatuko du eta ibilbide hori txoferra duen pedicab motako bizikletan egin beharko da, Udal Liburutegiak gomendatutako lau liburuetako bat ozen irakurtzen den bitartean. Bidaiariak gehienez binaka igo ahal izango dira eta ezinbestekoa izango da haietako batek irakurtzen jakitea.

Uztailaren 13an jakingo dugu zein liburutegik irabazi duen, kilometro gehien egiteagatik.