Albisteak

Bizkaia-Vespadesert 2012 

Balmasedako Natxo Ibargüen argazkilariak eta El Paramo industrialdeko Rapid tailerreko Axel Seholz mekanikariak osatzen duten Bizkaia-Vespadesert taldeak parte hartuko da Panáfrica 2012 lasterketan. Horretarako, arrazoi solidarioa dute: dirua biltzea Bularreko Minbiziaren aurkako Elkartearen “Bizitzen-Mucho x Vivir” proiekturako. Dirua lortzeko lasterketako 3.800 kilometroak jarri dituzte salgai, 10 euroan kilometroa. Lagundu nahi duten guztiek La Caixako 2100-0732-20-0200599653  kontu-zenbakian egin behar dute diru-sarrera. Kontu horren titularra Elkarteak Bizkaian duen lurralde batzordea da.
Panafrika Marokoko basamortuko pistetan eta dunetan zehar egiten den oso proba latza da.  Bizkaia-Vespadesert taldeak moto klasikoen kategorian hartuko du parte, 25 urte baino gehiago dituen 200 DM vespa batekin. Seholzek laguntza-pilotu lanak egingo ditu 600 cc-ko quad batean.   Balmasedako taldea izango da proba  honetan  parte  hartzen duen lehengo euskal taldea. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu proiektu honen blog-a:  http://bizkaia-vespadesert.blogspot.com/