Albisteak

Hobariak Ibilgailuen Zergan 
Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zerga (TMIZ) ordaintzeko garaian, Udalak beste hobari batzuk onartu ditu. Batetik, ibilgailu elektrikoei % 50eko hobaria egingo zaie eta hibridoei % 25ekoa. Bestetik, kide anitzeko familien kasuan 5 lekuko ibilgailuei % 25eko hobaria egingo zaie, (orain arte bakarrik 5 leku baino gehiagoko ibilgailuentzat ematen zen hobaria).
TMIZren ordainketan hobariren bat eduki nahi izatekotan, beharrezkoa da agiri egokia betetzea eta Udaleko Bulego Orokorretan eskatzea. Eskariak aurkezteko epea 2012ko urtarrilaren 2tik 31ra bitartekoa izango da. Ez da inolaz ere onartuko hurrengo urteko TMIZrako epez kanpo aurkeztutako eskaririk.