Albisteak

Trafikoa 
Udalak hobariak eskainiko dizkie ibilgailuen zergan familia ugariei. Laguntza hau ematen duen lehenengo urtea denez, 2011n hobaria eskatzeko aparteko epea zabaldu dute. Epea apirilaren 15ean amaituko da. Data horren ostean egiten diren eskariek 2012ko fakturan jasoko dute hobaria.
Kategoria bereziko familia ugariek zergaren kuotan % 90era bitarteko hobaria izango dute 5 plaza baino gehiago dituen ibilgailu batentzat eta kategoria orokorreko familia ugariek % 50era bitartekoa 5 plaza baino gehiago dituen ibilgailu batentzat.
Familiako hobari bakarra emango da. Eskaria egiteko ezinbestekoa da familia ugariaren agiria eta familia ugariko kideetako baten zirkulazio-baimena aurkeztea.