Albisteak

Enkarterri Green Business Encounter 

Urtarrilaren 25ean, Klaret Antzokian "Enkarterri Green Business Encounter" enpresa-topaketa egingo da.  Enkarterri Green Business Encounter topaketa aukera ona da eskualdeko enpresek jakin dezaten nola egin bat Programa Estrategikoarekin, bai eta Enkarterriko ekonomia, gizarte eta lan garapena bultzatzeko ahalezkotzat identifikatu diren trakzio proiektuekin ere. Dena den, izena ez da ausaz erabaki, aurkeztutako ekimenen asmoa baita gure eskualdea iraunkortasunarekin konpromisoa duten lurraldeen artean  kokatzea. Izan ere, ingurumen baliabide ugari ditu, eta gure egitura ekonomiko dibertsifikatua gai da enpresa, gizarte eta lan garapena bultzatzeko eta, desberdintasuna aintzat hartuta,  komunitate globalean lehiatu eta aberastasuna sortzeko.
EAE osoko enpresa ugari eta garapen agenteak (unibertsitateak, parke teknologikoak, etab.) gonbidatu dituzte topaketara, jardunaldia teknikoa delako eta kolektibo horietara zuzenduta dagoelako bereziki. Orobat, gure eskualdearen enpresa garapenarekin zerikusi zuzena duten ordezkari politikoak eta agente sozialak ere bertaratuko dira.
Aurkezpenak egin ostean, Denokinn Berrikuntza Garatzeko Euskal Zentroko arduradunek Programa Estrategikoko sei trakzio proiektuak aztertuko dituzte. Proiektu horien xedea da ekitea eta negozio berriak sortzea.
Era berean, nazioartean itzal handia duten zenbait hizlari berezik hartuko dute parte Enkarterri Green Business Encounter topaketan, eta euren ikuspegia erakutsiko dute eskualdearen etorkizunerako interesekoak diren arloei buruz.
Honako hitzaldi hauek egingo dira, , Klaret Antzokian baita, 10:50etik 14:00etara:
-“Fabricación de bioplásticos a partir de la madera” / "Bioplastikoak egitea zuretik abiatuta", Japoniako Mie unibertsitateko irakasle Masamitsu Funaokaren eskutik.
-"La cooperación empresarial en el lanzamiento de nuevos negocios" / "Enpresen arteko lankidetza negozio berriak abiarazteko", Jesús Mª Iriondo, IK4 Research Alliance erakundeko presidente eta Maser mikroelektronika enpresako kide sortzaileetako bat.
-"Pymes: aprender a crecer" / "Pymes: hazten ikasi", Klaus    North, Wiesbadengo unibertsitateko katedradun enpresen nazioarteko administrazioan eta zenbait gobernu zein multinazionalen aholkulari.
-"Edificios modulares huella cero en madera" / "Arrastorik uzten ez duten zurezko eraikin modularrak", Ander De la Fuenteren eskutik, arkitekto aditua da eraikitze iraunkorrean.
Era berean, topaketan erakusketa-espazio bat egongo da, eta jardunaldi osoan zehar zabalik izango da San Juan plazan dagoen karpan. Bertan Enkarterriko enpresa, ekonomia,    gizarte  eta  lan  garapena  bultzatzeko xedez identifikatutako proiektuak erakutsiko dira, bai eta garapenarekin lotura duten agenteak ere: Enkarterri Group, Enkartur, Enkarterrialde, San Viator ikastetxea, Maristas San Miguel ikastetxea, Somorrostro prestakuntza zentroa, Azpiegiturak eta Sprilur. Halaber, tokiko enpresariei zuzendutako informazio-mahaia jarriko da.