Albisteak

 

Aurten Polonia izango da herrialde gonbidatua

Maiatzaren 14an, osteguna, Balmasedako kaleak tamaina handiko eskulturaz beteko dira, diziplina horretako euskal artista onenek egindako lanekin. Artekalea Balmaseda arrakastatsuaren bigarren edizioa izango da, eta, aurten, gainera, ekimena nazioarte mailara igaroko da, izen handiko artista poloniarren lanak Euskadira hurbilduz.

Erakusketa ostegunean zabalduko da, maiatzaren 14an, 17:30ean, eta bertan bisita egiteko aukera eskainiko da, Horcasitas Jauregi enblematikotik abiatuta; zenbait obra bertan ere izango dira ikusgai.

Arratsaldeko 19:00etan Zbigniew Olkiewiczek hitzaldia eskainiko du Klaret Antzokian.