Albisteak

Barraconeko bidea 
Dagoeneko hasi dituzte “Barraconeko bidea” egokitzeko obrak. Bide horrek Balmaseda, galtzada erromatarren bidez, eta Bolunburuko aisiarako gunea lotuko ditu. Horrela, beste bide bat izango dugu modu seguruan paseatzeko.
Balmasedako Udalak bidea konponduko du Zalla udalerriko muga bitartean. Horretarako, hormigoi inprimatua erabiliko du, galtzada erromatarraren zoruaren antzekoa izan dadin. Zallako Udalak, berriz, aurreikusi du aurten egingo dituela berari dagokion zatiaren obrak, hau da, gure hiribilduko bidearekin bat egin arteko zatiaren obrak.
Talleres Fabio Murga lantegira ematen duen bide hori konpontzeko, Hobekuntzetarako Funtseko 34.491,58 euro bideratuko dira eta obrak Construcciones y Excavaciones Poza S.L. enpresak egingo ditu.