Albisteak

D Bitamina 
Aurten ere,gure Euskara Zerbitzuak “D bitamina” informazio-kanpaina abian jarri du. Seme-alabak ikastetxeetan lehen aldiz matrikulatzen dituzten gurasoei (160 inguru aurten) D ereduari buruzko informazioa ematea eta eredu hori aukeratzeko arrazoiak azpimarratzea da xedea. Balmasedako alkateak sinaturiko informazio-gutun bat ez ezik eskolan hasten diren haur guztientzako opari bat ere bidali da. Halaber, gurasoen iritzia nahiz gaiaren inguruan dituzten zalantzak eta kezkak ezagutzeko inkesta bat bidali da. Inkesta betetzen duten pertsona guztiek euskarazko produktuen zozketa batean parte hartuko dute.
Gogorarazi nahi dugu Mendia eskolan nahiz Zubi Zaharra ikastolan haur-hezkuntzan izena emateko epea aurten otsailaren 2tik 13ra arte izango dela.