Albisteak

Txakurra lotuta 
Ingurumen eta Udaltzaingo Arloetatik jakinarazi digute udal ordenantza bat betearazteko kanpaina abiarazi dela; ordenantza txakurrak kaletik lotuta joateari eta jabeek haien gorotzak biltzeari buruzkoa da. Kanpaina irailean eta urrian garatuko da, eta hutsegite arinetarako 30,05 eta 300,51 euro arteko zehapenak eta hutsegite larrietarako 300,52 eta 1.502,53 euro artekoak ezarri ditu.
Halaber, tartean dauden Arloek gogorarazi digute hirigunean badaudela gune batzuk, horietan txakurrak aske joan daitezkeela, baina gorotzak biltzeko beharrari eusten diotenak. Honako hauek dira: pasealekuko Cascajal, San Joaneko Cascajal, Galtzadako bidegorriaren hasierako Kristoren estatuaren gunea eta bidegorri horren ondoko ibaiertzeko zelaiak.
Gure udal ordenantzari oinarria ematen dion lege aginduak adierazi bezala, helburua gizakien eta animalien arteko bizikidetza antolatzea da, osasun-egoera publikoaren zaintza haien errespetuarekin, defentsarekin eta babesarekin batuta, interes orokorrekin bat datorren orekaren barnean.
Guztion laguntzaren eta ahaleginaren bidez, hori lortuko dugu, ziur.