Albisteak

Juvenil mailako taldea 

Balmasedako Futbol Klubeko jubenilak izan dira Jubenil Mailako Bigarren Kategoriako 1. multzoko txapeldunak, maiatzaren 1ean, larunbatean, 6-0 irabazi baitzuten “Dinamo San Juan” taldearen aurka. Horrela, taldeak Jubenilen Lehengo Mailara zuzenean igotzea lortu du, igotzeko promozioa jokatu gabe.

Halaber, Kadeteen taldea ere txapelduna izan zen Kadete Mailako Lehenengo Kategoriako 1. multzoan, maiatzaren 14an, ostiralean, 0-1 irabazi baitzuten "Askartza Klaret" taldearen aurka. Garaipena lortu ostean, taldea zuzenean igo da Kadeteen Goreneko Mailara, igotzeko promozioa jokatu beharrik gabe. Gainera, txapeldunen txapeldun da, joan-etorriko kanporaketan Moraza taldeari penaltien txandan irabazi ostean.

Balmasedako Futbol Klubeko Zuzendaritza Batzordeak txapeldun guztiak, Iñigo eta Luismi entrenatzaileak, ordezkariak, gurasoak, familiartekoak, bazkideak eta maila baxuetan dugun koordinatzailea zoriondu nahi ditu.

Amaitzeko, garaipen hau Carlos Ubasosi eskaini nahi diogu, jokalari horrek futbola utzi behar izan baitzuen lesio larri batengatik.

Kadete mailako taldea