Albisteak

Caramelo 
Datorren igandean, martxoaren 11an, 19:30ean Klaret Antzokian "Caramelo" antzezlana ikusteko auekra izango dugu. Sergio Rubiok zuzenduko du, eta Noemí Ruiz, Virginia Muñoz  eta Carmen Baquero   antzezleak berriz elkartuko diren hiru ahizpa izango dira. Caramelo samurtasunez, oroitzapenez eta batez ere irribarrez betetako istorioa da, denok dutelako jolasteko gogoa. Hiru ahizpa hauek nahiko garratza den kontu batengatik elkartu beharko dira: haietako batek giltzurrun bat behar du. Hiru ahizpak elkarrekin hazi ziren, baina egun ez dira garai batean izan zirenak… Sarreren prezioak hauexek dira: 10 euro txarteldegian eta 8 aldez aurretik erosita.