Albisteak

Inauteriak 2011 
Hemen ditugu inauteriak. Sormenaz gozatzeko garaia da. Horretarako, parte har dezakezu, edo, besterik gabe, Mozorroen Lehiaketa Handia eta beste zenbait jarduera ikusi.
Jai-egitarauak ia 9.000 euroko aurrekontua izango du. Hauexek dira jarduerak:
Martxoak 4, ostirala
18:00etatik 19:30etara: Aurpegi margokuntza Tailerra, mozorroturik doazen 13 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.  (Gaztetxokoa)
Martxoak 5, larunbata
19:00etan: Inauterietako Mozorroen XVIII. Lehiaketa Nagusia (Alde Historikoa)
Oinarriak:
-Izen-ematea, Hiriaren Etxean 18:15etatik 18:45etara.
-Saria jaso ahal izateko, derrigorrean larunbatean zein asteartean parte hartu behar izango da.
-Parte-hartzaileak 19:00etan San Seberino Plazan egongo dira, desfilean amaiera arte jarduteko.
-Mozorroaren diseinu eta gaia askea izango da,.
-Epaimahaiak mozorroaren orijinaltasuna eta osatzeko zailtasuna hartuko ditu kontuan.
-Taldekako mozorroak: nagusiren bat egonez gero, 14 urtetik gorakoentzat hartuko dira.
-Taldeek adierazi nahi duten mozorroaren izena daraman kartela eraman beharko dute kalejiran.
-Sari banaketa Ihauteri Asteartean izango da, verbenan zehar.
-Ezin izango dute kalejiran parte hartu kartel edota mozorro iraingarriak daramatzaten talde edota banakakoek.
Sariak:
-“Martxosoenari garaikurra” (Izen-ematea ez da beharrezkoa izango, baina larunbat eta asteartean parte hartu behar izango da)
-Taldekako mozorrorik onena, 14 urtetik gorakoak
1. saria - 300 euro
2. saria - 200 euro
3. saria - 100 euro
-Taldekako mozorrorik onena, 14 urtetik beherakoak
1. saria - 150 euro
2. saria - 100 euro
3. saria -   75 euro
-Bakarkako mozorrorik onena, 14 urtetik gorakoa, 50 euro
-Bakarkako mozorrorik onena, 14 urtetik beherakoa, 25 euro
-Karrozarik onenarena, 150 euro
-Karrozarik bigarrena , 75 euro
20:00etan: Berbena “Hollywood” taldearekin (San Severino Plaza)
Martxoak 6, igandea
12:30ean: Euskal Herriko Inauteriak, Eguzki Dantza Taldearen eskutik (Alde Historikoa)
Martxoak 7, astelehena
21:00ean: Herriko Umoristen XVIII. Erakustaldia “Maritxu Zorrilla Memoriala” (Klaret Antzokia)
Martxoak 8, asteartea
10:00etan: Hiriko dendari eta tabernarien mozorroak.
-Garaikurra ondoen giroturik dagoen komertzioarentza
-Inauteriko Haur-Kalejira (Alde Historikoa)
12:15ean: Bermouth dantzaldia Fanfarria turutarraren eskutik (Alde Historikoa)
13:00etan: Ogi-tosta lehiaketaren XV. edizioa (Kultur Etxea)
Oinarriak:
-Tostadak Kultur Etxean aurkeztuko dira aurkezpena 12:30etatik 13:00ra.
-Tostadak egiteko osagai hauek baino ez dira onartuko: Ogia, esnea, arrautza eta kanela.
-Aurkezpena, hiru tostada dituen plater batean egingo da. Epaimahaiak zaporea eta itxura baino ez ditu baloratuko; apaindurak, beraz, ez dira kontuan hartuko.
-Aurreneko bi sailkatuenei,   oparitxo bat emango zaie.
18:00etan: Berbena “Alto Standing” orkestraren eskutik (San Severino Plaza)
19:00etan: Inauterietako kalejira (Alde Historikoa)
19:45ean: Berbenaren jarraipena (San Severino Plaza)
-Sari Banaketa:
-XVIII. Mozorro-lehiaketa
-XV. Tostada-lehiaketa
-Garaikurra ondoen apaindutako denda-tabernari (astearte goizean)