Albisteak

Carnavales 

Otsailak 18, larunbata
19:00- Inauterietako Mozorroen XIX. Lehiaketa Nagusia, Alde Historikoko kaleetatik
Oinarriak:
-Izen-ematea: Hiriaren Etxean 18:15etik 18:45era.
-Saria jaso ahal izateko, derrigorrean hartu beharko da parte larunbatean zein asteartean.
-Parte-hartzaileak 19:00etan San Severino Plazan egongo dira, kalejiran amaiera arte parte hartzeko.
-Mozorroaren diseinu eta gaia libreak izango dira.
-Epaimahaiak mozorroaren orijinaltasuna eta prestatzeko zailtasuna hartuko ditu kontuan.
-Taldekako mozorroak: nagusiren bat egonez gero, 14 urtetik gorakoen kategorian hartuko dute parte.
-Taldeek kalejiran kartel bat eramango dute daramaten mozorroaren izena jarrita.
-Sari banaketa Inauterietako Asteartean izango da, dantzaldian.
-Ezin izango dute kalejiran parte hartu kartel edo mozorro politikoak   edo   iraingarriak   daramatzaten talde edo/eta banakakoek.
Sariak
-Martxosoenarentzako saria. (Ez da beharrezkoa izena ematea, baina bi egunetan hartu beharko da parte).
-Taldekako mozorrorik onena, 14 urtetik gorakoak:
 -1. saria: 300 €
 -2. saria: 200 €
 -3. saria: 100 €
-Taldekako mozorrorik onena, 14 urtetik beherakoak:
 -1. saria: 150 €
 -2. saria: 100 €
 -3. saria: 75 €
-Bakarkako mozorrorik onena, 14 urtetik gorakoa: 50 €
-Bakarkako mozorrorik onena, 14 urtetik beherakoa: 25 €
-Karrozarik onena, lehenengo saria: 150 €
-Karrozarik onena, bigarren saria: 75 €
20:00 - Dantzaldia “Hollywood” Orkestrarekin, San Severino Plazan

Otsailak 19, igandea
12:30 - Lantzeko Inauteriak, Eguzki Dantza Taldearen Eskutik
18:00- Erromeria Eguzki Dantza Taldearekin, San Juan Plazan. (Eguraldi txarrarekin Pilotalekuan)

Otsailak 21, asteartea
10:00 - Hiribilduko dendari eta ostalarien mozorroak
-Saria “Ongien girotutako” komertzioari
-Haurren inauterietako kalejira Alde Historikoko kaleetatik
12:15 -  Vermouth dantzaldia Turutarra Fanfarrearen eskutik.  Hiribilduko alde historikoan.
13:00 - Tostaden lehiaketaren XVI. Edizioa, Kultur Etxean
Oinarriak:
-Tostadak Kultur Etxean aurkeztuko dira 12:30etik 13:00etara.
-Tostadak egiteko osagai hauek baino ez dira onartuko: Ogia, esnea, arrautza, azukrea eta kanela
-Plater batean hiru tostada aurkeztu beharko dira. Epaimahaiak tostaden zaporea eta itxura baino ez ditu balioetsiko; beraz, apaindurak ez dira aintzat hartuko.
Lehenengo bi sailkatuek sari bana jasoko dute.
18:00 - Dantzaldia “Estrella del Norte” Orkestrarekin, San Severino Plazan
19:00 -  Inauterietako Kalejira, Alde Historikoan
19:45 - Dantzaldiaren jarraipena, San Severino Plazan
-XIX. Mozorro Lehiaketa
-Tostaden XVI. Lehiaketa
-Ongien Girotutako Komertzioa