Albisteak

Herritarren Partaidetzarako Foroa 
Urriaren 27an Kultur Etxean Herritarren Partaidetzarako Foroa egin genuen, Tokiko Agenda 21 Plan berrirako aldez aurretiko diagnostikoaren berri emateko eta, era berean, herritarren ekarpenak batzeko. Auzoetako eta elkarteetako hainbat ordezkari eta politikari batzuk bildu ziren. Oso hitzordu emankorra izan zen: izan ere, Ingurumen (edukiontziak, mugikortasuna, hondakinak…), Gizarte Ekintza eta Enplegu sailetako gai ugari jorratu zituzten.
Foroaren hasieran plan berria aurkeztu zuten eta parte hartzaileei foroa zertan datzan azaldu zitzaien; zein den jarraitu beharreko metodologia eta zein izango den plana berritzeko arrazoia. Horrela, jakinarazi zitzaien ingurumen arloaz gain, gainontzeko sail guztiak (gizartea, ekonomia…) ere jorratuko dituela plan berriak. Ondorioz, zeharkakotasuna lortuko dugu, bizitza-kalitatea hobetu ahal izateko. Gainera, prozesu parte-hartzailea sustatuko dugu eta horretan komunikazioa eta herritarren partaidetza ezinbestekoak izango dira.
Ondoren, berritu eta hobetu beharreko puntu guztiak aztertu zituzten. Batetik, partaideek ahultasunak eta mehatxuak azpimarratu zituzten; eta bestetik, sendotasunak eta aukerak.
Behin alor guztietako informazio eta ekarpenak bildutakoan, plana egin baino lehenagoko diagnostikoa egiteari ekingo diogu eta zirriborroa landutakoan, bigarren foroa antolatuko dugu denon oniritzia lortzeko.