Albisteak

Mª Luisa bere familia eta erakundeetako ordezkariekin 
Abuztuaren 19an Mª Luisa de La Serna Maíz balmasedarrak 100 urte bete zituen. Gure herriko bizilagunen bat adin horretara iristen denean egin ohi denez, Udaleko Gizarte Ekintzako Zerbitzuek eta Bizkaiko Foru Aldundiak omenaldia egin zioten. Joseba Zorrilla alkateak, Saileko zinegotzi Iosune Sainz Alejandrek eta teknikari Aintzane Lanborenak bisita egin zioten etxera Luis Antonio Fuente Plaza Foru Aldundiko ordezkariarekin batera. Mª Luisa bere senideekin bizi da, eta bi erakundeen lore-sortak eta zenbait opari jaso zituen. Aipatzekoa da Mª Luisak 100 urte erabat osasuntsu bete dituela. Bada, lerro hauetatik ere zoriondu nahi dugu, eta jarrai dezala orain bezain eder!