Albisteak

Klaret Antzokia 
Urriaren 2an atzera ere itzuliko da zinema Klaret Antzokira. Umeentzako filmak hamabostean behin izango dira. Hauek dira ikusiko ditugun pelikulak:

LOS PITUFOS
Urriak 2, 17:00etan
Adin guztietarako / Generoa: animazioa, komedia, familiakoa
Gargamel azti gaiztoa dute atzetik pottokiek euren herrixkatik at; eta atari magiko baten bidez, gure mundura iristen dira, hain zuzen ere, New York-eko Central Parkera. Izaki urdin txikiek etxerako bidea aurkitu behar dute Gargamel gaiztoak harrapatu aurretik.

 EL ORIGEN DEL PLANETA DE LOS SIMIOS
Urriak 2 eta 3, 19:30ean
7 urtetik gorakoentzat / Generoa: zientzia-fikzioa / Aktoreak: James Franco, Freida Pinto, Brian Cox, Tom Felton, Andy Serkis, John Lithgow, David Hewlett, David Oyelowo, Tyler Labine, Jamie Harris
El origen del planeta de los simios filma El planeta de los simios filmaren aurrekaria da. Zientzialari bat alzheimerraren aurkako sendabidea      ikertzen ari da tximinoetan. César du izena tximinoetako batek, eta bere adimena oso azkar garatzen da. Filmeko protagonistak etxera darama tximinoa, bere kideen krudeltasunetik babesteko. Caroline primatologo ederrak laguntzen dio. Baina, zerbait okertu egiten da eta…