Albisteak

Balzine 
Udaleko Kultura Zinegotzigoaren laguntzarekin, zineklub berria sortu da, Balzine izenekoa, aurreko egitasmoen (besteak beste, Embarcada) ildoari jarraiki. Xedea da ostiralero, 21:00etan, doako saioa eskaintzea Kultur Etxean. Otsailaren 10ean emango zaio hasiera. Balzineren antolatzaileek facebook orria zabaldu dute nahi duten guztiek ideiak, iradokizunak... egin ditzaten. Lerro hauen bidez, parte hartzera eta filmak, zikloak, film laburrak eta abar iradokitzera animatu nahi zaituztegu.