Albisteak

Zine Digitala eta 3D Zinea 

2013ko urtarrilaren lehen asteburutik aurrera, Klaret Antzokiak zinea ikusteko modu berria estreinatuko du, bai eta saio-kopurua handitu ere. Berritasun hori zine digitala eta 3D zinea dira, eta, sistema analogiko zaharrarekin alderatuta, zehaztasun handiagoa eskaintzen du irudiei eta soinuari dagokienez. Zine mota hori ikustea ahalbidetzen duen proiektore digitalari esker, hiru dimentsiotan grabatutako filmak ere programatu ahal izango dira. Hartara, betaurreko berezi batzuk erabilita, ikusleek espazioa sakonagoa delako sentsazioa izango dute. Dena den, betaurreko horiek ez dira beharrezkoak izango film digital gehienetan.
Era berean, sistema berri hau ezartzearekin batera, zine-saioen kopurua zabaldu nahi izan da. Hori dela eta, datorren urtetik aurrera, ostiral eta larunbatetan ere filmak ikusgai egongo dira. Zehazki, larunbat eta igandeetan bi emanaldi egingo dira, eta ostiral eta astelehenetan, berriz, bat.
Prezioak 3,50 eta 5 euro artekoak izango dira, egunaren, sarrera motaren eta film motaren arabera.

Urtarrilaren 4an, 20:00etan. - Urtarrilaren 5ean, 19:30ean/22:30ean. - Urtarrilaren 6an, 17:00etan/19:00etan. - Urtarrilaren 7an, 19:30ean.
EL HOBBIT: UN VIAJE INESPERADO
Generoa: Fantasia / Aktoreak: Martin Freeman (Bilbo Bolsón), Ian McKellen (Gandalf), Andy Serkis (Gollum), Cate Blanchett (Galadriel)/
Peter Jacksonek “El hobbit: Un viaje inesperado” filma dakarkigu, J.R.R. Tolkienen obra ospetsuaren egokitzapen zinematografikoaren hiru zatietako lehenengoa. Filmen kokapena Erdialdeko Lurraldea da, baina “Eraztunen Jauna” baino 60 urte lehenago. Abentura Bilbo Bolsón protagonistaren bidaia da, eta Smaug dragoi ikaragarriak beretzat hartu dituen nanoen Erebor erresuma eta altxorra berreskuratzeari ekingo dio.

Urtarrilaren 11n, 20:00etan. - Urtarrilaren 12an, 22:30ean. - Urtarrilaren 13an, 19:30ean. -Urtarrilaren 14an, 19:30ean.
LOS MISERABLES
Generoa: drama, musikala / Aktoreak: Hugh Jackman (Jean Valjean), Russell Crowe (Javert inspektorea), Anne Hathaway (Fantine), Amanda Seyfried (Cosette)/
“Los miserables” Tom Hooperen film berria da, hain zuzen, “El discurso del rey” filmagatik Oscar saria lortu zuen zuzendariarena. Hugh Jackman da musikal honen egokitzapenaren protagonista, eta Víctor Hugoren obran oinarritua dago. Jackman da Jean Valjean, ilobei eta arreba alargunari jaten emateko ogi zati bat lapurtzeagatik espetxeratzen duten gizona.

Urtarrilaren 12an, 19:30ean. - Urtarrilaren 13an, 17:00etan.
¡ROMPE RALPH!
Generoa: animazioa, komedia./
“¡Rompe Ralph!” Arcadeko joko baten istorioa da; protagonistak gaiztoarena egiten du beti, eta oraingoan pertsona ona izan daitekeela frogatzea erabaki du. Ralphen ametsa da bideojokoko heroi Fix-It Felix bezain maitatua izatea. Arazoa da inork ez dituela mutil gaiztoak atsegin; baina, aitzitik, denek maite dituzte heroiak. Hartara, pertsonaia gaiztoa duen (Calhoun sarjentua) joko berri bat iristen denean, Ralphek heroia izateko eta zoriontasuna erdiesteko aukeratzat jotzen du.

Urtarrilaren 18an, 20:00etan. - Urtarrilaren 19an, 22:30ean. - Urtarrilaren 20an, 19:30ean. - Urtarrilaren 21ean, 19:30ean.
EL CUERPO
Generoa: thrillerra / Aktoreak: Belén Rueda (Mayka Villaverde), José Coronado (Jaime Peña), Hugo Silva (Álex Ulloa), Aura Garrido (Carla), Juan Pablo Shuk (Pablo), Cristina Plazas (Tapia doktorea), Oriol Vila (Mateos agentea), Patricia Bargalló (Norma agentea), Mia Esteve (Luna), Montse Guallar (Gloria)/
Gorputegi bateko gaueko zaintzailea auto batek harrapatu du lantokitik izualdian alde egin ostean. Polizia ikertzeko bertaratzen denean, konturatzen dira duela gutxi hildako emakume baten gorpua ez dagoela jada gorputegian.

Urtarrilaren 20an, 17:00etan.
ASTÉRIX Y OBÉLIX AL SERVICIO DE SU MAJESTAD
Generoa: komedia / Aktoreak: Gérard Depardieu (Obélix), Edouard Baer (Astérix), Guillaume Gallienne (Buentórax), Fabrice Luchini (Julio César)/
Istorioa Kristo aurreko 50. urtean gertatzen da. César konkista-egarriak jota dago. Bere legio aintzatsuen buru dela, mundu ezagunaren mugan dagoen irla inbaditzea erabaki du, hots, Britania izeneko herrialde misteriotsua: Bretainia. Garaipena azkarra eta erabatekoa da. Tira… ia-ia. Herri bretoi txiki batek eusten dio oraindik ere, baina bertakoen indarra gero eta ahulagoa da. Bretoien erregina Cordeliak ofizialik leialena bidaltzea erabakitzen du, eta Buentórax Galiara abiatzen da laguntza eske. Izan ere, bertan beste herri txiki bat dago, erromatarrei temati aurre egiteagatik famatua.

Urtarrilaren 25ean, 20:00etan. - Urtarrilaren 26an, 22:30ean. - Urtarrilaren 27an, 19:30ean. - Urtarrilaren 28an, 19:30ean.
LINCOLN
Generoa: biopic, drama / Aktoreak: Daniel Day-Lewis (Abraham Lincoln), Tommy Lee Jones (Thaddeus Stevens), Sally Field (Mary Todd Lincoln), Joseph Gordon-Levitt (Robert Lincoln)/
“Lincoln” filmak AEBko hamaseigarren presidenteak kargu horretan egin zituen azken hilabeteetan jartzen du arreta. Gerrak herritarrak bereizi dituenean eta herrialdeari aldaketaren haizea darionean, Abraham Lincolnek hainbat ekintza abiarazten du gerra geldiarazteko, herritarrak batzeko eta esklabotasuna ezeztatzeko. Hori guztia erdiesteko adorea eta erabakitasun itzela dituela, hain une estuan Lincolnek hartutako erabakiek datozen belaunaldien zoria aldatuko dute.

Urtarrilaren 26an, 19:30ean. - Urtarrilaren 26an, 17:00etan.
EL ALUCINANTE MUNDO DE NORMAN
Generoa: animazioa, abenturak, fantasia.
Zonbiek herri bat setiatu dute. Norengana jo dezakete herritarrek? Inork ulertzen ez duen Normanengana baino ez, hildakoekin hitz egiten dakien herriko gaztearengana. Zonbiez gain, sorginei ere egin beharko die aurre, eta, are okerrago, heldu atzeratuei. Hori guztia egin beharko du herria orain dela mende asko botatako madarikazio batetik salbatzeko.