Albisteak

Città Slow 

Maiatzaren 20an Balmaseda Città Slow udalerri sarera atxikitzea onartu zuen Gobernu Batzarrak, bertako bizi kalitatea dela-eta . Italian sortutako mugimendua da, eta “mugimendu geldi” deitutakoen barruan kokatzen da.

Mugimendu horren helburu nagusia hirien bizi kalitatea hobetzea da, nagusi diren homogeneizazio eta amerikanizazioaren aldean. Horrela, kultur aniztasuna eta berezko ezaugarriak babesten ahalegintzea da helburua.

Mugimendu   hau  beste  herrialde  batzuetara hedatu da, 1999an sortu zenetik. Estatuan bost udalerrik dira fundatzaileak: Begur (Girona), Lekeitio, Mungia, Pals (Gerona) eta Rubielos de Mora (Teruel). Orain beste hiru eransketa:  Balmaseda,  Begues  (Bartzelona) eta Morella (Castelló).

Città Slow sarean sartzea lortzeko hainbat faktore hartu dira kontuan, besteak bestek, kokapena, populazioaren dentsitatea, testuinguru historiko-kulturala, testuinguru soziala, ingurumen eta azpiegituren politika, herritarren abegikortasuna, bertako ekoizpenak, etab. 

Gure herria klub esklusibo horretara sartzeko egindako txostenean erabakigarriak izan dira Balmasedako herritarren inplikazioa eta auzokideen harrera ona,  ongi zaindutako ondare historiko eta kulturala eta herritarren eta udalaren arteko komunikazioa.