Albisteak

Pío Bermejillo kalerako sarbidea 
Datorren irailaren 5ean, astelehenean, berriz irekiko da trafikoa Herrigune Historikoko oinezkoentzako eta ibilgailuentzako kaleetan. Era horretan, berriro aktibatuko dira Pío Bermejillo eta Aldapa kaleetatik ibilgailuak igarotzea ahalbidetzen duten aldiberekotasun-txartel guztiak. Gogorarazten dizuegu aldiberekotasun-ordutegia honako hau dela: astelehenetik ostegunera 6etatik 20:00etara eta ostiraletan 6etatik 16:etara. Pío Bermejillo kalerako sarbidea Foru plazan egongo da, eta Aldapa kalera, berriz, udaletxearen alboan dagoen sarreratik sartu ahal izango da.
Bestalde, pilonak zabalik egongo dira zama-lanak egiteko bakarrik astelehenetik ostiralera 9etatik 12etara. Hedegile kalera San Severino plazatik sartuko da, eta irteera Foru plazan egongo   da,  garajeetako  jendearentzat salbu. Pío Bermejillo kalerako sarrera Foru kalean egongo da eta San Severino plazan irteera.
Bestalde, laster El Millonario zubian pilona jarriko dute eta urruneko aginte-kontrolaren ordez, txartela beharko da,  alde historikoko gainerako instalazioetan bezalaxe.