Albisteak

Merkataritza Berdea 
Merkataritza Berdea proiektuaren lehenengo edizioaren arrakasta ikusita   (Balmasedako    23    komertziok eskuratu zuten egiaztagiria), Bizkaiko Foru Aldundiaren Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Saila eta  Bizkaiko  Merkataritzako Enpresarien Kontseilua (CECOBI) berriz ere tokiko txikizkako merkataritzari laguntzeko ekimen honen alde azaldu dira. Horretarako, bigarren edizioa abiarazi dute eta Bizkaian Balmaseda, Santurtzi, Getxo, Sestao, Portugalete eta Leioako udalek hartuko dute parte.
Proiektua Bizkaiko Foru Aldundiak % 100ean finantzatuta dago eta erakunde laguntzaileak dira Bizkaiko Merkataritzako Enpresarien Kontseilua (CECOBI) eta Energiaren Euskal Erakundea (EEE).
Onuradunak herri horietako txikizkako komertzioak izango dira, ekimenarekin bat egiten badute. Urtarrilaren 28an hasi zen fase berria, Balmasedako Kultur Etxean egin zen Merkataritzaren Prestakuntza jardunaldiarekin. Bertan, proiektuaren inguruko informazioa eman zitzaien beraiek ezagutzeko eta gero herritarrei erakutsi ahal izateko. Aurten Balmasedan 19 komertziok bat egin dute ekimenarekin.