Albisteak

Diplomak eman ziren ekitaldian 
 Otsailaren 4an, "Komertzio berdea"-ren diploma eta bereizgarria eman zizkieten Balmasedako 10 dendari. Ekitaldiko buruak Hiribilduko alkate Álvaro Parro jauna eta CECOBIko presidente Pedro Campo jauna izan ziren, eta zorionak eman zizkieten merkatari horiei, bikaintasuna, eraginkortasuna eta zerbitzu ona lortzeko bidean beste urrats bat egiteagatik. Hona hemen diploma hori lortu duten saltokiak: Balmaseda optika zentroa, Maruri liburu-denda, Bell´s txakurren ile-apaindegia, Ttipia, Kekos denda, Budha, Lola, Balmabizi eta bi tabako dendak. Horiekin guztiekin, "Komertzio berde”-ko 50 saltoki daude Balmasedan, guztira.
Foru Aldundiak finantzatzen du proiektua, eta CECOBIk eta EEEk ere parte hartzen dute. Proiektu horrek tokiko txikizkako merkataritzari laguntzea du xede, eta horretarako eraginkortasun plana eskaintzen die establezimenduei.