Albisteak

Kartela 

Euskal erakundeek azaroaren 10a aukeratu dute “Memoriaren Eguna” ezartzeko data gisa, eta egun horretan terrorismoaren biktima guztiak omenduko dira. Balmasedako Udalak ekimen horrekin bat egin nahi du, eta, horretarako, azaroaren 10eko eguerdian elkarretaratze isil bat antolatu du Herriko Etxean.
Eusko Jaurlaritzak, aldundiek eta udalek, jarrera horren bidez, terrorismoaren biktima guzti-guztien oroitzapenak defendatzeko konpromisoa hartu dute, inolako salbuespenik gabe. Izan ere, biktimen funtsezko eskubide bat da eta gizarte osoaren zerbitzura dagoen baliabide moral bat. Aurkeztutako testuan aipamen berezi bat egiten zaie ETAren biktimei, aktiboki jarraitzen duen talde terrorista bakarra baita. Sinatu duten erakundeek konpromisoa hartu dute biktimen aldeko hainbat jarduera egiteko urtero, azaroaren 10ean.
Berrikuntza gisa, biktima errugabeak omentzen diren tokietan lore-eskaintzak egingo dira. Horri lotuta dago Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Memoriaren Mapa. Hain zuzen ere, hogeita hamar bat udalerrik egin dute bat ekimen horrekin, eta monolito edo plaka bat jarriko dute.
1960. urtetik aurrera, 600 pertsonak baino gehiagok galdu dute bizitza Euskadiko ehun bat udalerritan eta talde terroristen eskuetan. Hildakoen % 75 ETAk egindako atentatuetan hil ziren, eta gainerakoak GALen, GRAPOren eta muturreko ideologiek gidatutako beste talde batzuen eskuetan.
Helburua da, halaber, Memoriaren Eguna errespetuan, askatasunean eta arduran oinarritutako bizikidetza-aldi berri baten sinboloa izatea, identitate-zeinu bat.