Albisteak

mahai-erdikoa 

Gabonak gainean dauzkagu eta sasoi honetan urtero egiten den bezalaxe, Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteak (AECC), Udalaren laguntzaz, Gabonetako mahai-erdikoen lehiaketa antolatu du. Jende guztiak hartu ahal du parte lehiaketa horretan eta euren sormena lantzeaz gain, elkartearen lanari laguntzeko ere balio izango du. Parte hartzeko arauak oso errazak dira:

  • Ezin da gorostia erabili.
  • Erabiltzen den materialak ezin du 18 euro baino gehiago balio.

Izen-ematea doakoa da eta lanak abenduaren 15ean (18:00etatik 20:00etara) eta 16an (11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 17:00etara) aurkeztu behar dira Klaret Antzokian.

Lanak saritzeko kontuan hartuko dira originaltasuna, zailtasuna eta Gabonen gaiarekiko elaborazio artistikoa.

Sariak abenduaren 16an banatuko dira 18:00etan Klaret Antzokian, eta sari-banaketan bertan zozketa bat egingo da bertaratzen diren parte hartzaileen artean.

Lehiaketara aurkezten diren mahai-erdikoak ikusgai egongo dira abenduaren 16tik 19ra Klaret Antzokian, 18:00etatik 20:00etara. Ez izan zalantzarik eta eragiozu irudimenari!