Albisteak

Kiroldegiaren irudia 

Balmasedako Udalak lehiaketa bat antolatu du egingo den kiroldegiaren izena hautatzeko. Nahi duten pertsona guztiek mezu elektronikoa bidal dezakete ayto@balmaseda.net helbidera edo Bulego Orokorrera hurbildu (Udaletxearen 1go solairuan). Mezuan honako hauek adierazi beharko dituzte: proposatutako izena/izenak, zergatik aukeratu den izen hori eta autorearen datu pertsonalak (izena, abizenak eta harremanetarako telefono-zenbakia). Gainera, Udaleko web orrian lotura bat egokitu da zuzenean parte hartu ahal izateko.

Saria 300 eurokoa izango da, eta proposamenak aurkezteko epea irailaren 6an, 13:00etan amaituko da.

Klaret Antzokiaren gertatu zen bezalaxe, espero dugu guztion artean instalazio berri horietarako izen egokia aurkitzea.