Albisteak

Basogintzako peoiak 
Udalak basogintzako bi peoi kontratatuko ditu enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen programaren barruan. Ezarritako betekizunak betetzeko, bi emakume izan beharko dira, eta haietako bat 55 urtetik gorakoa. Era berean, Lanbiden izena eman duten langabeak izan beharko dira eta egoitza Balmasedan izan. Eskaintza urriaren 20ra arte egongo da argitaratuta Lanbideren webgunean, 162015008705 eskaintza-kodearekin. Izena emateko beharrezkoa izango da Lanbidek ematen duen pasahitza izatea. Informazio gehiago nahi izanez gero, lehengo hiltegian dagoen Lanbideren Enplegu Zentrora jo (Martin Mendia kalea, 15 – beheko solairua ezkerra) edo  946800477 telefono-zenbakira deitu.