Albisteak

Merkataritza teknikaria 

Balmasedako Udalak merkataritza-teknikari bat kontratatuko du (Lanbidea: Merkataritza-zuzendariak, orokorrean), zerbitzuak emateko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoan, Balmasedako Pío Bermejillo kaleko 38. zenbakian dagoena. Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoaren helburu nagusia merkataritza sektorearen profesionaltasuna areagotzea da, eta beharrezkoak diren baldintzak sortzea, Enkarterrin sektorearen jarduera ekonomikoa hobetzeko.
Lanbideren bitartez merkataritza dinamizatzean aditua den pertsona bat kontratatuko da, honako profila izango duena:
- Unibertsitateko goi-mailako titulazioa, bukatuta
- Aurretiazko esperientzia merkataritza-teknikari gisa.
- Aurretiazko esperientzia Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoetan.
- Ofimatika eta Interneteko jakintza egiaztatua.
- Merkataritzari lotutako ikastaroak.
- Euskara jakitea
- Beste hizkuntza batzuk.
Lan-eskaintza Zallako Lanbide Bulegoan aurkeztuko da 2015eko azaroaren 19an, osteguna.
Informazio gehiago jasotzeko 946801002 telefono zenbakia edo balmalan@balmaseda.net helbidea erabil dezakezu.

Informazio-esteka