Albisteak

Lan Ekintza 

Balmasedako Udalak enplegu-zentroen 2015eko ebazpenaren behin-behineko proposamena jaso du; horren bidez Lanbideren enplegu-zentro bat esleitu zaio. Hori dela eta, orientazio teknikari bat kontratatzeko beharra dago, Balmasedako Martin Mendia kaleko 15. zenbakian kokatutako enplegu-zentroan zerbitzua emateko. Enplegu-zentroa espazio fisiko bat da. Bertan, erabiltzaileen eta enplegu-eskatzailearen eskura jartzen dira enplegua bilatzeko baliabideak, beren kasa kontsulta ditzaten. Halaber, enplegu-zentroan orientatzaile bat dago laneratze-ibilbidean zehar eta horretarako tresnak erabiltzeko laguntza emango duena.
Lanbideren bitartez lan-orientazioan aditua den pertsona bat kontratatuko da, honako profila izango duena:
- Lanpostua Lanbiden: laneratzeko orientatzaile profesionala.
- Erdi edo goi mailako unibertsitate titulazioa, bukatuta.
- Orientazio ekintzak garatzen aldez aurreko esperientzia.
- Enplegu-zentro bat kudeatzen aldez aurreko esperientzia.
- Ofimatika eta Interneteko jakintza egiaztatua.
- Prestakuntza eta enpleguari lotutako ikastaroak.
- Euskara jakitea (gutxienez HE I).
- Beste hizkuntza batzuk.Lan-eskaintza Zallako Lanbide bulegoan aurkeztuko da 2015eko azaroaren 10ean, asteartea. Informazio gehiago jasotzeko 946801002 telefono zenbakia edo balmalan@balmaseda.net helbidea erabil dezakezu.

Informazio-esteka