Albisteak

Balmaseda FC elkartea Athletic-arekin 
Balmaseda Futbol Club kirol elkarteak bi sarrera zozketatuko ditu Errege Kopako finalerako. Maiatzaren 25ean izango da finala, Madrilen, Vicente Calderon futbol-zelaian. Horretarako, txartelak salduko ditu 1 euroan. Txartel bakoitzak lau zenbaki izango ditu.
Zozketa maiatzaren 18an izango da eta egun horretako ONCEko zenbaki sarituarekin bat datorren zenbakia izango da irabazlea. Bi sarrerez gain, honako hauek daude sartuta sarian: Madrilerako bidaia autobusez eta Madril erdiguneko lau izarreko hotel batean gaua eta gosaria.
Txartelak erosi nahi badituzu, jar zaitez harremanetan elkartearekin bere e-posta helbidearen bidez (balmasedafutbolclub@gmail), edo sakelako telefonoaren bidez (647528504). Gainera, Balmasedako merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan ere salgai izango dituzu.