Albisteak

Irteera 

Giro ederra eta kategoria guztietako 700 parte-hartzaile baino gehiagorekin, joan den abenduaren 6an Balmaseda-Zalla-Balmaseda krosaren X. edizioa egin zen. Goizean, txikienek hainbat proba egin zituzten Hiribilduko kaleetan zehar, eta giroa alaitu zuten Krosa heldu arte. Azken horretan 386 atletek hartu zuten parte.
14 km-ko ibilbidean zehar eta maila bikaineko korrikalariekin, 11:30ean hasi zen San Severino plazatik. Hasieratik bertatik, faborito handienek nabarmen luzatu zuten lasterketa, eta buruan talde aparta osatu zen. Horien artean, Yosu Amutio bilbotarra egon zen, iazko irabazle eta irabazteko faboritorik handiena. Eta, hala izan zen, Amutiok irabazi zuen 48:13-ko denborarekin. Ondoren, Sergio Serna sartu zen eta hirugarren postuan Iñaki García.
Emakumeen kategorian, Saioa Elaso Delgadok lortu zuen garaipena, eta haren atzetik Zuriñe Frutos eta Oihane Salcedo sartu ziren.
Beteranoen kategoriari dagokionez, Arantzazu Sáezek irabazi zuen emakumeen artean, eta Yosu Amutiok gizonezkoetan.
Azken finean, gure eskualdean bizi izandako kirol ikuskizun bikaina da, urtero gero eta atleta eta parte-hartzaile gehiago erakartzen dituen proba.