Albisteak

Balmaseda-Zalla-Balmaseda 

Balmasedako Txirrindulari Elkarteak Balmaseda-Zalla-Balmaseda herri-krosa antolatu du Zallako Txirrindulari Elkartearen laguntzarekin. Datorren abenduaren 6an izango da. Era horretan, 90eko hamarkadaren hasieran egiten zen proba berreskuratuko da. Pedro Galarza zen orduko antolatzailea, Galarleiz Mendi Maratoiaren antolatzailea ere bazena.
Ibilbidea 14 kilometrokoa izango da eta 11:00etan hasiko da San Severino plazan. Parte-hartzaileek bi anoa-postu izango dituzte: bat Zallan, 6,2. kilometroan, eta bestea Otxaranen, 9,5. kilometroan. Proba-egunean bertan eman behar da izena Kultur Etxean. 15 euro ordaindu beharko dira. Gizon eta emakumeentzako Scratch probaz gain (junior, senior eta masterrak), goizean zehar zenbait lasterketa programatu dira parte hartu nahi duten umeentzat ere.
Lasterketa parte hartzen duten bi herrietan egingo da, txandaka. Aurten Balmasedan hasi eta amaituko da, baina datorren urtean Zallan hasi eta amaituko da, La Samu Sánchez-Enkartour proba zikloturistarekin egiten den bezala.

Informazio gehiago nahi izanez gero, mezua bidal dezakezu balmaciclista@hotmail.com helbidera edo honako webgune honetan sar zaitezke: http://www.scbalmasedana.com/