Albisteak

Kartela 

1991. urteko abenduan, Pedro Galarzak atletismo-proba bat sortu zuen, Enkarterriko Zalla udalerrian hasi, Balmasedara iritsi, eta berriz ere Zallan amaitzen zena.  Zazpi edizio egin ostean, proba atletismo-egutegitik kanpo geratu zen.Atletismo-proba hainbat urtez egin gabe egon ondoren, 2011. urtean, Bizkaiko errepideetara itzuli zen, eta aurten, abenduaren 6an,  bosgarren edizioa egingo dugu. Oraingo honetan, probaren irteera eta helmuga Balmasedan egongo dira, eta guztira 14.000 metro inguruko distantzia izango du.
Kirola herritarren artean sustatzeko eta haurrek kirola praktikatzea ona dela barneratzeko asmoz, proba nagusia egiten den une berean hainbat lehiaketa egingo dira kirol apur bat egin nahi duten haurrentzat.
Irteera goizeko 11:30ean izango da, San Severino plazatik, eta gehienez jota 400 korrikalarik hartu ahal izango dute parte. Izena emateko kuota 13 eurokoa izango da azaroaren 22a baino lehen egiten bada, eta 16 eurokoa azaroaren 23tik abenduaren 2ra egiten bada (biak barne). Parte hartzeko dirua Laboral Kutxako ES79 3035 00 90600901096337 kontu-korrontean sar dezakezu eta gero zure datuak posta elektronikoz crossbalmasedazalla@gmail.com helbidera bidali. Horrez gain, hemen eman dezakezu izena: http://crossbalmasedazalla.com/ helbidean edo Balmabizi, Errotarena kiroldegian, Marisa y José de Villasana de Mena ile-apaindegian eta Matiko Kirolak dendan. Lasterketa egiten den egunean plaza libreak egonez gero, Kultur Etxean eman ahal izango da izena.