Albisteak

“Boinas La Encartada” museoa 
Udalberriak aldizkariaren azken alean aurreratu genuen bezalaxe, “Boinas La Encartada” museoa erakusketa bat prestatzen ari da lantegian lan egin zuten pertsona guztiei buruz,  lantegian izan zituzten bizipenak biltzeko. “La Encartada” lantegian lan egin baduzu edo han lan egin zuen norbait ezagutzen baduzu, eta datuen eta pasadizoen berri emateko prest bazaude,   harremanetan  jarri museoarekin 946800778 telefonora deituz edo  info@laencartadamuseoa.com  helbidera idatziz, “CUÉNTANOS TU HISTORIA” izenburupean.
Horretaz gain, aurreko urteetan bezalaxe, Gabonetako eskola oporretan “Boinas La Encartada” museoak 4 eta 7 urte bitarteko umeentzako jarduera berezia egingo du. Informazio gehiago eta erreserbak, museoan bertan.
Azkenik, jakinarazi nahi dugu abenduaren 24an eta 31n (larunbatak), Gabonetako  oporrak direla-eta  museoa zabalik egongo dela 10:30etik  15:00etara.