Albisteak

Erretzeari uzteko ikastaroak 
Osakidetzak, Udalaren laguntzarekin, doako ikastaroa antolatu du erretzeari utzi nahi dioten guztientzat. Martxoaren 17an hasiko da eta lau asteazkenetan egingo da, Emakumearen Etxean. Saio bakoitza ordu eta erdikoa (13:30etik 15:00etara) izango da  Tailerrean taldekako terapia egingo da. Balmasedako anbulatorioko medikuek eta erizainek zuzenduko dute tailerra. Oraindik badago lekua izena emateko. Ez dute baztertzen, ordez, aurrerago ikastaro gehiago antolatzea beste ordutegi batean, horretarako eskaerarik balego. Izena eman edo informazio gehiago nahi baduzu, hurbil zaitez Emakumearen Etxera edo anbulatoriora.