Albisteak

Arreta Soziosanitarioko kurtsoa 
Irailaren 15ean eman zitzaion hasieran Arreta soziosanitarioko teknikari tituluari dagokion maila ertaineko beste ziklo bati. Bagabiltza elkarteak emango du Berdintasun Zinegotzigoak eskaintzen duen ziklo hau. Bi urteko zikloa da, eta 400 praktika-ordu egin behar dira. Ikasleek ziklo amaieran lortzen duten tituluak aukera emango die egoitzetan edo beste erakunde batzuetan eta zerbitzu soziokulturaletan lan egiteko.
Emakumearen Etxean antolatutako aurkezpenean izan ziren, besteak beste, Berdintasun, Osasun eta Immigrazio zinegotzi Garbiñe Santamaria andrea, Bagabiltza elkartearen zuzendari Satur Abón jauna, zikloaren tutore Josune Arginberri andrea, arloaren koordinatzaile Mª Paz Manzanal andrea eta ikastaroan parte hartuko duten ikasleak. Edizio honen amaieran hamahiru ikaslek izango dute titulua eskuratzeko aukera. Horietatik bi gizonezkoak izango dira. Nolanahi ere, oraindik ez da matrikula epea amaitu; beraz, oraindik badago taldeko partaide izateko aukera.
Aurkezpenean argi geratu zen ikasle horietako batzuentzat gaia ezaguna dela; izan ere, Erizain Laguntzaile ikasketak egin dituzte edo Betikolan proiektuan hartu dute parte. Orain bi urteko ikasketei eta praktikei egin beharko diete aurre. Espero dugu etorkizunean baliagarri izatea.