Albisteak

Biolentziaren kontra 
Balmasedako udaletxean martxoaren 7an eginiko ohiko bilkuran, EAJk, Talde Sozialistak eta Candidatura Local Independientek (CLI) erakunde-adierazpena aurkeztu zuten genero-indarkeriako edozein kasuren aurrean Udalaren jarduketari buruz. Adierazpen hori aipatu taldeek onetsi zuten, eta EH Bildu taldeak (ez zen deitutako batzordean egon) kontrako botoa eman zuen. Adierazpen horrekin argi utzi da Udalak gaitzetsi egiten duela emakumearen aurkako edozein indarkeria ekintza.
EH Bilduk kontrako botoa eman zuen; izan ere, euren ustez neurri gehigarriak eskatu behar dira dauden neurriei eransteko, eta beharrezkoa bada, protokoloa aldatu behar da (2012ko Udalbatza Osoan aho batez onetsia) eta herritarrei dei egin behar zaie, mugi daitezen. Horrez gain, gizartearen gaitz hori sufritzen duten emakumeentzat giza kontaktu gehiago jarri behar da. Gainerako taldeek onetsitako adierazpenak azpimarratu egiten du garrantzitsua dela biktimen beharrizanak artatzeko berariazko protokoloak ezartzea, betiere biktimen intimitaterako eta konfidentzialtasunerako eskubidea babestuta.
Hemen argitaratzen dugu adierazpen osoa.