Albisteak

Dekorazio 

Abenduaren erdialdean Hedegile kalean eta San Severino plazan hutsik dauden merkataritzako zortzi lokal apaindu zituzten. Udalaren Merkataritza Sailaren ekimena izan da, lokal horiek saldu edo alokatzea bultzatzeko asmoz, eta baita komertzio berriak sortzeko ere. Horretaz gain, bertan behera utzitako espazio horiek apainduz Alde Historikoko irudia hobetu nahi da merkataritzako gune ireki gisa.

Horretarako, Gonzalo Santamaría eta Kepa Intxaurbe balmasedarrek Hiribilduko leku adierazgarrien makroargazkiak xehetasunekin erabili dituzte, esaterako, Klaret Antzokia edo San Severino eliza. Gainera, leku horietako batzuetan lokalaren metro koadroen kopurua eta telefono zenbakia jarri dira, lokala alokatu edo erosi nahi dutenentzat. Proiektuak 4.000 eurotik gorako diru-laguntza jaso du Eusko Jaurlaritzatik.