Albisteak

Joseba M. Zorrilla 
EAEJAN Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Zibileko eta Zigor arloko Salak artxibatu egin ditu Balmasedako alkate eta EAJko parlamentariaren aurka abiarazitako zigor-jarduketak, udal kiroldegiaren kudeaketaren esleipena dela eta.
Zigor arloko salaketa Bilduko bi zinegotziek jarri zuten 2011ko abuztuaren 19an, Balmasedako alkatearen aurka. Horren bidez, prebarikazioz jardutea egotzi zioten Errotarena kiroldegiaren kudeaketa esleitzeko garaian.
Autoa irailaren 19koa da, eta bertan, EAEJANk jarduketa guztiak libre eta osorik artxibatzea xedatu du, salaketaren xede diren egintzek ez dakartelako zigor arloko arau-hausterik. Halaber, jarduketak behin betiko artxibatzea agindu du.
Oposizioko taldeek bilkura deitu zuten 2013ko maiatzaren 3rako, eta bertan alkateak adierazi zuenez, “denborak eta herritarrek, baina, nor bere tokian jarriko du”. Dena den, honezkero ezin da konpondu alkatearen, eta ondorioz, Balmaseda hiribilduaren irudi publikoari eragindako kaltea.