Albisteak

Sexu joeraren askatasunaren alde 
Maiatzaren 4ko osoko bilkuran aho batez onetsi zen maiatzaren 17ko Homofobia, lesbofobia eta transfobiaren kontrako Nazioarteko Egunaren inguruan Bizkaiko Foru Aldundiak egindako erakunde adierazpena.
Adierazpen honen bidez, Balmasedako Udalak sexu joeragatiko eta genero identitateagatiko bazterketaren kontrako borrokan duen konpromisoa berretsi nahi du. Diskriminazio hori batez ere aurreiritziek eta ezjakintasunak eragiten dute, eta berdintasun printzipioari eraso egiten dio.
Azken urteotan zenbait lege eta eskubide parekatu dituzten mendebaldeko herrialde askotan aurrerapauso handiak lortu direla egia bada ere, ezin dugu ahaztu oraindik gizarte mailan lorpen asko dagoela egiteko. Gaur egun, arau heterosexual eta heldua aukera bakar, osasuntsu, normal eta legezko gisa agertzen da; gainerako aukerak, berriz, oraindik ere errudunetsi egiten dira. Gaur egun, oraindik ere, badira esparru batzuk non aniztasun afektibo-sexuala eta genero identitate aniztasuna tabuak diren; kirola da esparru horietako bat. Kirolak izan dezakeen hezkuntza balioaren eta balio inklusibo eta eredugarriaren jakitun izanda, 2012rako Udalak azpimarratu nahi du eskolako kirol esparruan, federatuan eta profesionalean, edozein sexu-joera eta genero identitate normalizatzeak duen garrantzia.