Albisteak

Martxoak 8 

Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko  Eguna   ospatuko  da.  Oroitzapen honek emakumeen  lana  ekartzen du gogora, gizartean gizonek bezala parte hartu ahal izateko eta pertsona moduan guztiz garatzeko egindako lana. Lana egunero egin behar dela eta oraindik zeregin asko dagoela argi gera dadin, Udaleko Berdintasun Sailak hainbat ekintza prestatu ditu. Guztiok animatzen zaituztegu parte hartzera, emakume zein gizon izan. Udalaz gain, Zoko Maitea elkarteak eta Boinas “La Encartada” museoak lagundu dute honako programa prestatzen:
Martxoak 3, osteguna
-17:00 h: Bideo Foruma: “Una mamá en apuros”
Eliza Welch (Uma Thurman) ama da. Garai batean fikzioa idazten zuen, baina gaur egun blogosferan aritzen da eta bere web orria dauka. Elizak alde batera utzi ditu sortzeko nahiak, arreta guztia bere bi umeengan jarri nahi baitu. Bere senarra (Anthony Edwards) hain da despistatua, ezen badirudien ez dela konturatzen emazteak zer nolako gatazkei egin behar dien aurre. Eta, asmo txarrik ez duen arren, ez du pentsatu ere egiten zer nolako lana egin behar den etxeko oinarrizko kontuak kudeatzeko. Sheilak (Minnie Driver), bere lagun onenak, aldiz, badaki, ondo jakin ere.
Tokia: Emakumearen Etxea
Martxoak 8, asteartea
EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Martxoak 9, asteazkena
-Lehenengo txango kulturala Bergarara (Zoko Maitea). Emakumearen Etxean eman behar da izena.
-17:30 h: Hitzaldia: "Publizitatea eta Genero "
Publizitateak edozein motatako emozio, sentimendu   eta   egoerak   mugitzen ditu. Hitzaldi honetan hitzaldi matxistekin duen lotura aztertuko da.
Hizlaria:  Nagore Peral Cañadas
Tokia: Emakumearen Etxea
Martxoak 10, osteguna
-Bigarren txango kulturala Bergarara (Zoko Maitea). Emakumearen Etxean eman behar da izena.
-17:00 h: Haurrentzako Bideo Foruma: “Shrek 4”
Herensuge zital bati erronka egin, printzesa eder bat askatu eta bere aita-amaginarrebaren erreinua salbatu ondoren, zer gehiago egin dezake ogro batek? Beno, Shrek deitzen bada, familiako aita etxezale bilakatu daiteke gauetik goizera.
Tokia: Emakumearen Etxea
Martxoak 11, ostirala  
-21:30 h: Afaria udal pilotalekuan
Afarian zehar Balmasedako Berdintasun Sailak hainbat opari zozkatuko ditu (Antzerkirako sarrerak, bidaiak...)
Martxoak 12, larunbata
-19:30 h: Zoko Maitea elkarteko hildako bazkideen ohorezko meza
Martxoak 13, igandea 
-19:30 h: “Tres” antzerkia Klaret Antzokia
Juan Carlos Rubioren zuzendaritzapean, Kiti Mánver, Nuria González, Aurora Sánchez eta Octavi Pujades aktore ezagunen eskutik, lagun batzuen istorioa kontatzen zaigu. Bizitzak bide ezberdinetatik eraman ditu lau lagunak eta orain berriro elkartzen dira, bakardadea dela guztiek komunean duten sentimendua.


Ekintzak Boinas “La Encartadan”
Boinas “La Encartada” museoak ere oroitzapenarekin bat egin nahi du. Hori dela eta, honako ekintza hauek prestatu ditu martxoan museoan bertan gauzatzeko.
-Bisita: “El trabajo de la mujer de Boinas”, martxoaren 20a arte. 50 minutu irauten du eta bisitaldia egiteko ordutegia 10:00etatik 13:00etara da. Plaza kopurua mugatua da. Sarrera: 3 euro.
-“Educar en igualdad: el trabajo femenino en las fábricas”,   martxoaren 18a arte. Lanegunetan 10:00etatik 12:30era. Eskola-umeei zuzendutako jarduera hezigarri honek 60 eta 70 minutu artean irauten du. Nahitaezkoa da erreserba egitea. Sarrera: 2 euro.
-Bisita: “La fábrica en 1918”. Martxoaren 12an 17:00etan, eta martxoaren 13an 11:00etan eta 12:30ean. Dramatizatutako bisita berezi honetarako plaza kopurua mugatua da. Sarrera: 3 euro.