Albisteak

Dover 

Datorren ekainaren 11n, Udal Kiroldegi berriko irekieran, kontzertuen gau paregabea izango dugu. Dover eta Nena Daconte izango dira kartelburu, eta euren disko berriak guretzat soilik aurkeztuko dituzte, euren kanta arrakastatsuenak jotzeaz gain. Hasierako talde legez Balmasedako Mild taldea edukiko dugu.
Kontzertua 21:30ean hasiko da, eta sarrerak 20 euroan eros ditzakezu BBK-ko kutxazain-sarean, gure hiribilduko ostalaritza-lokaletan eta Kultur Etxean.