Albisteak

Eider Merino 
Eider faboritoetako bat bazen ere, aurki geratu zen Espainiako Ziklokros Txapelketan bere nahiak eskuratzearen aurkako bidetik urrun. Nolanahi ere, Espainiako Kopako eta Euskadiko Txapelketako (bertan bere kasta erakutsi eta hiru minutuko aldea lortu zuen) txapeldunak brontzezko domina eskuratu zuen. Balmasedarraren aurretik Valentziako Elena Lloret eta Asturiaseko Alicia González geratu ziren. Bi horiek parean ibili ziren txapelketa osoan, baina azkenean Lloretek 26 segundoko aldea atera zion bere aurkariari. Eider hirugarren postuan geratu zen, irabazlearengandik 1:42ra. Hala ere, bere palmaresa aintzat hartuta, Eider Merinok erakutsi du bera dela gogorrena. Zorionak, Eider!
Halaber, bere anaia Igor Merino ere zoriondu nahi dugu; izan ere, uztailean ekin zion profesional izateari, eta 2012ko denboraldia Euskaltel Euskadiren filiala den Orbea Continental talde profesionalaren maillota jantzita hasi du.