Albisteak

Kontratazioa 

Balmasedako Udalak Lanbideren diru-laguntza bat jaso du honako lanpostu hauek kontratatzeko: errementari 1 (2. mailako ofiziala), igeltsero 1 (2. mailako ofiziala), delineatzaile 1, 7 igeltsero laguntzaile, argiketari laguntzaile 1 eta basogintzako 5 laguntzaile.
Udalak lan-eskaintza bat egingo dio Lanbideri, hainbat betekizun bete behar dituzten hautagaitzak bidal ditzan. Informazio-esteka.
Informazio gehiago jasotzeko deitu 946800477 zein 946801002  telefono-zenbakietara edo idatzi  centrodeempleo1@balmaseda.eus edo balmalan@balmaseda.net helbidera.