Albisteak

 

Udal-hauteskundeak

Maiatzaren 24an, hautetsontziek Álvaro Parro buru duen EAJ-PNVren hautagaitzari eman zioten gehiengoa, botoen % 43,57rekin (1.868 pertsona). Emaitza hori kontuan hartuta, sei zinegotzi lortu ditu, eta, 2011. urtearen aldean, 347 boto eta zinegotzi bat galdu ditu. Beraz, gehiengo osoa galdu du, 7 zinegotzi izango litzatekeena, 71 botogatik.

Bigarren alderdia, botoei dagokienez, tokiko hautagaitza independentea izan da; 1.105 boto lortu ditu (% 25,78), eta bi zinegotzi izatetik lau izatera igaro da. Alderdi honek baino ez ditu botoei dagokienez gorakada izan; izan ere, 420 boto gehiago lortu ditu.

EH Bilduk 614 boto lortu ditu (% 14,32), alegia, bi zinegotzi izango ditu eta 101 boto galdu ditu, aurreko hauteskundeekin alderatuta.

Alderdi sozialistak 788 boto zituen 2011n eta 2 zinegotzi eta, orain, zinegotzi bat eta 251 boto gutxiago. Botoen % 12,53 lortu ditu.

PPk 112 boto izan ditu, Balmasedako Udalerako aurreko hauteskundeetan baino 33 gutxiago, eta ez du zinegotzirik lortu.

Botoa emateko eskubidea duten herritarren % 72 baino pixka bat gehiagok udal-hauteskundeetan boto-eskubidea baliatu du. Abstentzioa ia % 28koa izan da, % 2,5 inguru nuluak eta botoen % 1 baino pixka bat gehiago zuria.

Batzar Nagusietarako hauteskundeak

Enkarterrietan batzarkideak izendatzeko eskuratutako emaitzak direla eta, EAJk 51.233 boto izan ditu (% 35,39), eta 5 aulki lortu ditu eta botoen gehiengoa berretsi du. Ondoren PSE-EEk 24.358 boto (% 19,42) lortu ditu, 3 aulki; Podemosek 24.358 boto (% 16,82) eta bi aulki; EH Bilduk 21.240 boto (% 14,67) eta 2 aulki eta PPk 9.428 boto (% 6,51) eta aulki bat. Ez du beste alderdi politiko batek ere ordezkaritzarik izango Batzar Nagusietan.

Boto-emaileak % 62tik gora izan dira eta abstentzioa % 37,5etik gorakoa.