Albisteak

 
Denbora duzu eta denbora hori aprobetxatu nahi duzu? Partekatu zure denbora, besteei laguntza eman eta horri etekina atera Immigrazio Sailak antolatutako Denboraren Bankuari esker. Bankuaren funtzionamendua oso erraza da. Pentsa ezazu ea besteentzat lagungarri izan daitekeen trebeziaren bat daukazun. Beharbada informatika, hizkuntzaren bat edo instrumenturen bat jotzen irakats dezakezu, ipuinak kontatu, etxean konponketak egin, etab. Zerrenda amaigabea da, eta ideia guztiak dira ondo etorriak. Bada, zuk zure ekarpena egin eta ordainetan zeuri laguntza ematen dizun beste bat jasoko duzu. Esate baterako, ile-apaintzailea bazara eta zure zerbitzuak ordubetez doan eman ahal badituzu, etxean daukazun matxuraren bat doan konponduko dizun pertsonaren bat egon daiteke.
Anima zaitez eta parte hartu; guztiontzat izango da baliagarria. Immigrazio Sailean eman dezakezu izena, udaletxeko lehenengo solairuan, astelehenetik asteazkenera eta ostiraletan 09:00etatik 12:00etara. Ostegunetan, berriz, 16:00etatik 19:00etara. Ez eduki zalantzarik, Banku honetan zure denborak urrea balio du eta.