Albisteak

Sari banaketa 
Balmasedako gure bizilaguna den Eva Fernández Andrések lortu du “Eman giltza-Háblale, Escúchale” kanpainak emandako sari nagusia: lau lagunentzako gau biko egonaldia landetxe batean. Euskara transmititzeko, Alkarbidek koordinatutako proiektu honek gure hizkuntza belaunaldiz belaunaldi errotu dadin familiak duen garrantzia azpimarratu nahi du. “Eman giltza” kanpainaren azken edizioa Udalaren Euskara Sailak ezagutarazi zuen gure hiribilduan iaz, urte erdi aldera.  Oraingoan, kanpainaren osagai nagusia web orria abiatzea izan da. Orri horrek transmisioa sustatzeko eta bermatzeko funtsezkoak diren irizpideak, tresnak eta baliabideak ematen ditu. Gainera, lekukotzak sartu ziren zalantzak eta beldurrak argitzeko eta gurasoei hainbat sari lortzeko aukera ematen zien inkesta sortu zen.
Gaur, martxoak 21, aukeratutako landetxean egonaldia gozatzeko bonoa eman dio Balmasedako alkateak Eva Fernándezi, Bilkura aretoan egin den ekitaldian. Irabazlea eta bere bikotea ez dira euskaldunak, baina interes handia dute euren 4 urteko semeak ikas dezan eta kanpainaren bitartez hori lortzeko tresnak badituzte. Sari banaketa grabatu egin da eta laster egongo da ikusgai proiektuaren web orrian: emangiltza.com.