Albisteak

Lana 

Balmasedako Udalak Martín Mendia kaleko 15. zenbakian kokatutako Enplegu Zentroa irekiko du azaroaren 10ean. Enplegu Zentroa espazio fisiko bat da, lana bilatzeko baliabideei buruzko autokontsulta tresnak dituen leku bat pertsona eskatzaile eta erabiltzaileen esku jartzen duena, baita orientatzaile baten laguntza ere, laneratze bidean eta bide hori errazten duten tresnak erabiltzen. Zentroa martxan jartzeko, Lanbideren bitartez lan orientazioko langile adituak kontratatzea aurreikusi da, profil honekin:
- Erdi edo goi mailako unibertsitate titulazioa, bukatuta.
- Orientazio ekintzak garatzean aldez aurreko esperientzia.
- Enplegu zentro bat kudeatzen aldez aurreko esperientzia.
- Ofimatika eta Interneteko jakintza egiaztatua.
- Prestakuntza eta enpleguari lotutako ikastaroak.
- Euskara jakitea.
- Beste hizkuntza batzuk.
Lan eskaintza Zallako Lanbide bulegoan aurkeztuko da 2014ko azaroaren 3an, astelehena. Informazio gehiago jasotzeko 946801002 telefono zenbakia edo balmalan@balmaseda.net helbidea erabil dezakezu.

Informazio esteka