Albisteak

Enkarcodes 
Enkarturrek teknologia berrien aldeko apustua egin du; izan ere, sustapen turistikoari dagokionez kontuan hartu beharreko beste aliatu bat izan daiteke. Horregatik “Enkarcodes” sortu du; QR kodeen bidez 31 leku turistikori buruzko informazioa eskuratu ahal izateko.
Balmasedaren kasuan, kodeak dituzten 4 xafla ezarri ziren aspaldi toki estrategikoetan eta interes turistiko handiko lekuetan. Hona hemen leku horiek: “La Encartada” Txapel Museoa, Zubi Zaharra eta San Severino plaza.

Teknologia berri horri esker, garai bateko gida zaharrak ahaztu eta gure eskualdeko lekurik harrigarrienak ezagutu ditzakegu internetera konektatzen den smartphone baten bidez.
Era berean, teknologia berriei esker gizarte sareetan zure eskarmentua partekatu dezakezu. Gainera, koderen bat harrapatzen duzun bakoitzean, puntuak lortzen dituzu Enkarturrek antolatzen dituen lehiaketetarako.

QR kodeak 1994an sortu ziren eta karakter horiek irakurtzen dituen gailu baten bidez kontsultatu daitekeen informazio ugari metatzeko aukera ematen digute. Hain ezaguna  da,  non  Asiako  herrialdeetan  bi  dimentsioko koderik erabiliena den. Gainera, horren bidez egindako deskargak askoz ere azkarragoak eta eraginkorragoak dira.