Albisteak

Enkarterri Gosariak ekimenaren hirugarren edizioa 
Enpresa eta erakundeetako ordezkari askok parte hartu dute gaur goizean Artzentaleseko Amalurra Hotelean ospatu den “Enkarterri Gosariak” ekimenaren bigarren jardunaldian. “Berrikuntza eta Interlankidetza eskualde mailako enpresa proiektuen garapenean eta ezarpenean” izan da honen izenburua et eskualdeko enpresetan berrikuntza sustatzea eta elkarlana bultzatzea izan du helburu, enplegua berreskuratu eta inbertsioa erakartzeko giltzarria diren heinean.
Hirugarren jardunaldi honetan parte hartu dute Esther Lasak, Enkarterriko lehendakariak, eta Andoni García Larruceak, Enkarterri Group enpresari elkarteko lehendakariak. Bertaratu diren pertsonek Vibacar eta Komentu maitea Hotelaren ekimen berritaileak ezagutzeko aukera ere izan dute. Gainera, Laboral Kutxako Enpresa Garapen arloko esperientziak gertutik aztertzeko parada ere izan da Enkarterri Gosariak ekimenaren jardunaldi honetan. Hitzaldi eta esperientzia horiek eztabaida eta hausnarketa interesgarria ahalbidetu dute.
Honakoan hislari gonbidatua Javier Sotil izan da. Mondragon Corporationeko presidentea da, Euskal Herriko industria talde nagusiena eta mundu mailan lan kooperatiboan erreferentzia den proiektuaren lehendakaria.
Mondragon Corporationeko lehendakariak, Javier Sotilek, azpimarratu du bere hitzaldian pertsonen alde apustua egin behar dela berrikuntza sustatzeko. “Beharraren ondorio da berrikuntza kasu askotan, baina pertsonarik gabe ez dago berrikuntzarik” gehitu du. Sotilek Mondragon Corporationeko historia komentatu du, 1956an sortu zenean ere ekonomikoki zaila zen testuingurua zela azpimarratuz. “Berrikuntza ere birsortzeko gaitasuna bezala ulertzen dugu guk eta pertsonak dira azken finean lurraldea eraikitzen dutenak”. Halaber, enpresa, erakunde eta pertsonen arteko elkarlana berebizikoa dela nabarmendu du,elkartasuna beti presente, egoera latzei aurre egiteko. “Hezkuntza eta jende gaztearen aldeko apustua egin behar da eta lurraldeari on egiten dieten elementuak gertu izan” komentatu du, birsortze ekonomikoa lortzeko giltza.
Enkarterri Green mugimenduaren ekimenetako bat dira gosari hauek. Inguruko udalek, enpresariek eta agenteek bultzatu dute elkarte hori, proiektuak erakarri eta, ondorioz, Enkarterriko enplegua, ekonomia eta ongizatea indartzeko.